ZUZENDARIARI

Euskal Herrian, zabor azpian

Gasteiz.
2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Hiru aste pasatxo Zaldibarko hondakindegi ilegala lehertu zenetik. Harrezkero, armadarekin kontatu nahi izan ez zuen Jaurlaritza galduak, bere burua ere nekez topatzen duenak, ez ditu oraindik bi hildakoak aurkitu, buruaz ez beste hankarik ere ez omen duelako. Balantzea: bi familia kaltetuta, gutxienez hiru herri kutsatuta eta erkidego osoa kikilduta.

Euskal Prestige deitu diote hura baino okerragoa izan den gertakariari, baina gogoratu Prestigek ez zuen inor akabatu. Ez eta Fraga ahalguztidunaren figura ere, nahiz eta haren euskal jarraitzaileek gertakari hargatik orain isilago egon behar, eta ez Urkullu, Fragaren alboan ezkutatuta ibili omen dena.

Hiru gauza ikasi ditugu herritarrok. Lehena, bonba atomikoen tankerako mamutzarrez inguratuta gaudela, une batetik bestera jan behar gaituztenak. Bigarrena, gure garbitasuna esku zikinek kudeatzen dutela; 2012tik hona izan ditugun gobernuek (PSE+PP lehenengo, EAJ gero, eta EAJ+PSE azkenik) ezer gutxi egin dute Zaldibarko mafia kontrolatzeko, irregulartasun larriak medio. Aurreko mamuek baino gehiago izutzen naute hauek.

Oposizioko ezkerrak ere tutik ez, Lehendakaritzari ate-joka orain, atez-ate baino ez omen baitaki zaborra kudeatzen. Eta Zaldibar inguruko alkateek inoiz ez zuten ezer esan tokiko Hondakiroshima salatzeko. Dena azpi-mesedeen truke, noski, hori ere asko baitago Oasis Vasco delakoan, orain zabor azpian itotako lilura. Ito bitez errudunak ongi merezitako justizia-zigorpean, Beltranen eta Sololuzeren bizitzen ordain!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.