South Stream, bidean geratu den gasbidea

2014ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Elkarren beharra duten bi boxeolari dira Europako Batasuna eta Errusia. Lehenengoak bigarrenaren gasa eta petrolioa behar ditu, eta bigarrenak erosle bat bere produktuentzat. Baina azken hilabeteotako kolpeek harreman hori sakondu behar zuen proiektu bat txikitu dute: South Stream gasbidea. Siberiatik abiatuta, hodiek Itsaso Beltzaren azpitik Bulgariaraino joan behar zuten, eta handik Austriara eta Italiara. Ukrainatik edo Iparraldeko Itsasotik (North Stream) doazen gasbideen alternatiba izan behar zuena bertan behera utzi dute aste honetan Vladimir Putinek eta haren adar energetikoak, Gazpromek.

Arrazoiak, teorian, teknikoak dira. Europako Batzordeak traba ugari jarri dizkio proiektuari, gasbidearen jabea eta gasaren jabea enpresa bera izatea (Gazprom) EBren legearen aurkakoa delakoan. Beste arrazoi bat da Bruselak gutxitu egin nahi duela Errusiarekiko menpekotasuna, ez delako Moskuz fio.

South Stream alboratuta, Errusiak baliabide gehiago jar ditzake orain bere helburu nagusian: petrolioa eta gasa Txinara bideratzen. Europa hegoaldeko lotura, berriz, Turkian barrena egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.