Fontanaren lana ekarriko dute maiatzean Bilbora

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
ARTEA. XX. mendeko artista berritzaileenetako bat izan zen Lucio Fontana (1899 - 1968) , eta haren lana ikusi ahal izango da datorren hilaren 17tik irailaren 29ra bitartean, Bilboko Guggenheim museoan, Lucio Fontana. Atarian erakusketan. Eraldaketa politiko, kultural eta teknologikoen lekuko izan zen,eta erreferentzia bihurtu zen gerraosteko Europako artean, 1958tik aurrera bere margolanetan sastakaiaz sistematikoki egin zituen ebakiekin. Bilboko erakusketak artistaren pintura, eskultura, zeramika, marrazki eta giro garrantzitsuenetako batzuk bilduko ditu —1931 eta 1968 artean eginak—, New Yorkeko Metropolitan museoarekin eta Milango Lucio Fontana fundazioarekin egin elkarlanari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.