Bermeak aurkeztu dituzte Elizegik eta Uribe-Etxebarriak

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Alberto Uribe-Etxebarriak eta Aitor Elizegik aurkeztu dituzte Athleticeko presidente izateko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko bermeak. Asteazkenean zenbatuko ditu hauteskunde batzordeak, baliagarriak diren jakiteko. 2.069 berme behar dituzte hautagaitzak aurrera egiteko, Boto eskubidea duten bazkideen %5 da hori. Kopuru hori betez gero, hilaren 27an egingo dira hauteskundeak.

Uribe-Etxebarria pozik eta eskertuta mintzatu zen jasotako babesarekin. «Gogo handiz gaude, eta jendearen erantzunak aurrera egiteko indarra ematen digu. Bazkideen batasunaren alde egingo dugu lan».

Zalantza gehiago zeuden Elizegik bermeak aurkeztuko ote zituen, baina gau partean egin zuen. Egun hauetan egindako lana nabarmendu zuen: «Izugarrizko ahalegina egin behar izan dugu. 50 bat pertsona ibili dira Bizkaiko herrietan gure hautagaitzarako bermeak lortzen. Oso eskertuta nago». Elizegik, halaber, berretsi zuen behin hautagaitzak aurrera egingo duela ziurtatzen denean hasiko dela proiektuaren berri ematen. «Gogo handiz gaude horretarako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.