Moncloak helegitea jarri dio CUPen mozioari

2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. CUPek joan den urriaren 29an Kataluniako Parlamentuan aurkeztutako mozioaren kontrako helegitea jarri du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean. Antikapitalistek autodeterminazioa «modu zehatzean» gauzatzeko ebazpena proposatu zuten, eta legebiltzarreko mahaiak onartu egin zuen. Asteartean dira horri buruz eztabaidatzekoak eta bozkatzekoak.

Baina Moncloak inpugnatu egin du. Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak atzo adierazi zuenez, mahaiko kideak «erabat jakitun» zeuden mozioa «konstituzioaren aurkakoa» dela. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak erantzun zion «Pedro Sanchezen PSOEk Mariano Rajoy eskuinetik aurreratzen» jarraitzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.