Koldo Arribillagaren heriotza salatu dute Gasteizen

Osakidetzak uko egin zion gizonak zuen gaitzaren ebakuntza egiteari, bizitoki «egokirik» ez izateagatik

Erakundeei egotzi diete Arribillagaren heriotza. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2021eko urriaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Irailean 8an hil zen Koldo Arribillaga gasteiztarra; urtebete lehenago, ordea, Osakidetzak uko egin zion haren gaitzaren aurkako ebakuntza egiteari, gizonak ez zuelako bizitoki «egokirik» ebakuntza ostekoa egiteko. Izan ere, 2019an, amarekin bizi zela, etxetik bota zuten hipoteka ez ordaintzeagatik; andrea zahar etxe batera eraman zuten, eta Arribillaga familiaren lonja batera joan zen. Haren heriotza salatu zuten atzo Osakidetzako ordezkaritza sindikalak, Osasun Publikoa Aurrera plataformak eta Inor Ez Kale Gorrian taldeak, Txiroen aurkako gerra gelditu! lelopean eginiko protestan. Deitzaileek erakundeei egotzi diete erantzukizuna —Osakidetza, udala, Etxebide eta Lanbide— , ez ziotelako «alternatibarik eskaini», eta ohartarazi dute «milaka pertsona» daudela egoera berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.