Delteco GBCk 69-72 irabazi du Santiagon

Berria -

2018ko urtarrilak 14
SASKIBALOIA. Delteco Gipuzkoa Basketek beste pauso bat eman du beste urtebetez ACB ligan aritzeko. Donostiako taldeak 69-72 irabazi zuen atzo Santiagon (Galizia), Obradoiroren aurka. Bigarren garaipena du jarraian, eta zazpi daramatza jada, hamasei partidatan. Hiru garaipenera ditu jaisteko postuak.

Merezitakoa bezain sufritutakoa izan zen garaipena, azken txanpan lortutakoa. Hiru minuturen faltan, 69-67 zen galtzen GBC, baina bost puntu sartu zituen jarraian. Fede Van Lacke izan zen onena: hamasei puntu eta zazpi asistentzia.

Retabet Bilbo Basketek eta Baskoniak gaur jokatuko dute: bizkaitarrek Joventut jasoko dute (12:30) eta arabarrek Teneriferi egingo diote bisita (19:00).

Espainiako Ohorezko Mailan, denetarik izan zen. IDK Gipuzkoak 71-75 hartu zuen mendean Quesos El Pastor. Donostiarrek hemezortzi punturen desabantaila irauli zuten azken laurdenean. Lacturale Araski, berriz, 68-55 galdu zuen Embutidos Pajariel Bembibreren aurka. Lointek Gernika Bizkaiak gaur jokatuko du, Mann-Filterren kantxan (12:15).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna