Natxo Knorr pianista zendu da, 40 urtez Gorka Knorr anaiarekin jotzen aritu zena

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
MUSIKA. Natxo Knorr piano jotzailea herenegun zendu zen, 75 urte zituela. Gaztetan Alemanian lanean ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli, eta Gorka Knorr anaiarekin jotzen hasi zen, hasieran taldean, eta, gero, biak euren kabuz. Euskal Herrian zein nazioartean aritu ziren. Beste hainbat musikariri ere lagundu izan zien. Azken emanaldia iazko irailaren 25ean egin zuen, Bartzelonako Model espetxean, Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegiri eginiko omenaldian, erregimen frankistak fusilatu zitueneko 45. urteurrena gogoratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.