Albistea entzun

Haurrak txertatzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian ere

Frantziako Osasun Aginte Gorenak baimena eman du 5 eta 11 urte arteko umeek ordua hartzeko
Nerabe bat txertoa hartzen, Donibane Lohizunen.
Nerabe bat txertoa hartzen, Donibane Lohizunen. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko abenduak 23

BAIONA. Ipar Euskal Herrian 5 eta 11 urte arteko haur guztiek jartzen ahal dute koronabirusaren aurkako txertoa. Izan ere, Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak atzo goizean baieztatu zuen jada hartzen ahal dutela ordua. Orain arte, 5 eta 11 urte arteko haur zaurgarriek baizik ez zuten jartzen ahal. Abendu hasieran, Frantziako Gobernuak pandemiari aurre egiteko «ezinbestekotzat» jo zuen neurria, baina erabakia hartu aurretik Frantziako Osasun Aginte Gorenaren eta Frantziako Etika batzordearen oniritziaren zain egon zen. Bada, bi egiturek baimena eman dute haurrak txertatzeko. Hala eta guztiz ere, biek nabarmendu dute «hautuzkoa» behar duela, eta ezin zaiela «inolaz ere» haurrei osasun ziurtagiria eskatu.

5 eta 11 urte arteko haurrek txertoa jartzeko, gurasoetariko baten baimena beharrezkoa izanen da, eta gurasoetariko batek lagundu beharko ditu txertoa jartzera. Txertaketa guneetan «ibilbide» berezi bat izango da haurrei txertoa jartzeko, ez baitute jartzen helduei jarritako dosi bera. Oraingoz, Frantziako Estatuan 350 txertaketa gunetan abiatuko dute haurren txertaketa, eta urtarrilerako aurreikusten dute txertaketa gune guztietan egin ahal izatea. 12 eta 17 urte arteko nerabeei, berriz, ez diete indartze dosirik jarriko, «oraingoz».

Hego Euskal Herrian joan den abenduaren 15ean ekin zioten umeak txertatzeari. 9 eta 11 urte arteko haurrak izan ziren ziztada hartzen lehenak, eta haiek txertatu ahala adin txikiagokoak deituko dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kote Cabezudo, 2018an haren kontra egin zuten epaiketa saio batetik ateratzen. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko zigorra jarri diote

Jon O. Urain

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu du.

Goizean egin dute proposamena Bilbon ©Marisol Ramirez / FOKU
Haur bat eskolan, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe / Foku

Hiru herritarretik bik babesten dute ikasleen «euskalduntzea bermatzeko tresnak» jartzea

Jon O. Urain

Naziometroaren laugarren neurketaren arabera, Espainiako eta Frantziako estatuen lurralde antolaketarako formula batzuk aukeratzean lehen aukera da oraindik ere «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua (%31,5).

Milaka lagun elkartu dira gaurko mobilizazioan Bilbon. ©Monika del Valle / Foku

Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon

Berria

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestaziora, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...