Yuri hiru hilabetez egongo da jokatu gabe

Yuri Bertxitxe. JAVIER ZORRILA / EFE.
2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Yuri Berchicheri ebakuntza egin zioten atzo pubisean, Parisen, eta hiru hilabete egin beharko ditu jokatu gabe. Ezker hegaleko atzelariak Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako finalean jokatu zuen azkenekoz, joan den apirilean. «Urte zaila izan da. Minez entrenatzen eta jokatzen aritu naiz», aitortu du Athleticeko jokalariak.

Emakumezkoen taldean ere egon zen berririk. Batetik, Nekane Diez aurrelariak beste denboraldi baterako berritu zuen kontratua, eta, bestetik, Bibiane Schulze atzelariak utzita jokatuko du datorren sasoian, Valentzian.

Alavesen ere egon zen mugimendua bulegoetan. Izan ere, Florian Lejeunek hiru denboraldirako kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin. Hori horrela, azken sasoi aldiari segida emango dio atzelari frantziarrak, Newcastlek utzita jokatu baitzuen. Aurreko denboraldian 36 partida jokatu zituen Espainiako Ligan eta Kopan. Gol bakarra sartu zuen, Celtaren aurka 1-3 galdutako partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.