Indartsu jarraitzen dute Elezkanok eta Rezustak

2019ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
PILOTA. Elezkano II.a-Rezustak nagusitasunez irabazi zieten atzo Ezkurdia-Ladis Galarzari, Hendaian (Lapurdi), Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko lehen partidan: 22-10. Irabazleek laugarren garaipena dute jarraian, eta tinko eusten diote lehen postuari, zortzi garaipenekin. Ia sailkatuta daude finalerdietarako. Galtzaileei, ordea, asko ari zaie zailtzen sailkapena. Bi garaipenera dituzte laugarren sailkatuak, Artola-Mariezkurrena, baina Asegarcekoek gaur jokatuko dute. Beraz, aldea hiru garaipenera handitu daiteke, ligaxka amaitzeko lau jardunaldi falta direla.

Gaur argituko da hori. Markina-Xemeinen (Bizkaia), Laso-Aretxabaleta, Artola-Mariezkurrenaren aurka arituko dira. Iruñean, berriz, Bengoetxea VI.a-Imaz eta Olaizola II.a-Albisu izango dira aurrez aurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.