Euskal Herriko Itzulia ez da Arraten amaituko

2022ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Ez erlojupekorik, ezta Arrateko santutegiko amaiera mitikorik ere. Horiexek dira 2023ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbideak izango dituen berrikuntza nagusiak. Apirilaren 3an hasiko da, Gasteizen, eta 8an amaituko da, Eibarren (Gipuzkoa), baina, oraingoan, herrigunean.

Lehen etapak Arabako hiriburua eta Bastida (Araba) lotuko ditu. Bigarrena Nafarroan hasi eta bukatuko da, Vianatik Leitzarainoko bidea egin beharko baitute txirrindulariek. Iaz, Itzuliko etapa batek ibilbide bera izan zuen, baina kontrako noranzkoan.

Araba, Nafarroa, eta hirugarren etapan, Gipuzkoa: apirilaren 5eko etapa Errenterian hasiko da, eta Villabonan bukatu. Laugarren etapan, berriz, Ezkerraldean izango da Itzulia, Santurtzin (Bizkaia) hasi eta bukatuko baita. Gauza bera gertatuko da bosgarren etapan:Zornotzan (Bizkaia) ekingo diote ibilbideari, berriz ere hara itzultzeko. Azken etapa, berriz, Eibarren hasi eta bukatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.