Ion Izagirre hirugarren izan da Andaluzian

Ion Izagirre, ahalegin betean, atzo. EFE.
2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Ion Izagirrek (Astana) sasoi onari eusten dio. Valentziako Itzulia irabazi eta hamar egunera, ormaiztegiarra berriro igo da podiumera. Atzo hirugarren izan zen Andaluziako Itzuliko lehen etapan, eta postu horretan dago sailkapen nagusian ere, Tim Wellens (Lotto Soudal) aurreneko saioko irabazle eta liderrarengandik bost segundora.

Andaluziako Itzuliaz gain, beste bi proba ari dira jokatzen:Algarveko eta Omango itzuliak. Portugalgo lasterketan, Fabio Jakobsen (DeceuninckQuick Step) nagusitu zen lehen etapan, esprintean, eta lider da. Jon Aberasturi gasteiztarra (Caja Rural) izan zen lehen euskal herritarra, zortzigarren postuan. Omanen, berriz, Alexei Lutsenko (Astana) gailendu zen bosgarren etapan, eta, horri esker, sendotu egin da lehen postuan. Okerrik ezean, itzulia irabaziko du gaur.

Bestalde, Movistar, Bizkaia-Durango eta Sopela Valentziako Astean ariko dira gaurtik igandera. Azkenik, 2021eko Frantziako Tourra Kopenhagetik abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.