Baskoniak eta Bilbo Basketek galdu egin dute

2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bukatu da ACB ligako azken fasea A multzoan, eta Kirolbet Baskoniak eta Retabet Bilbo Basketek galdu egin zuten atzo, bosgarren eta azken jardunaldian. Arabarrek Joventut izan zuten parean, eta, etziko finalerdira begira [gaur jakingo du aurkaria], Dusko Ivanovicek atseden eman zien Tornike Xengeliari eta Pierria Henryri. Beste jokalari batzuek gutxi jokatu zuten, eta, haien ordez, gutxi aritzen direnak eta gazteak plazaratu zituen. Bigarren zatian ondo aritu zen taldea, baina 76-74 galdu zuen, garaipena emango zion saskiratzea baliorik gabe utzi ziotelako epaileek Tadas Sedekerkis gazteari, saski azpiko marra zapaltzeagatik. Jokalari onena Achille Polonara izan zen: hemezortzi puntu eta zazpi errebote.

Bizkaitarrek Unicajaren aurka galdu zuten gero (78-65). Jonathan Rouselle izan zen saskiratzailerik onena, hamalau punturekin, eta Ondrej Balvinek 11 puntu sartu eta 11 errebote harrapatu zituen. Fase honetan, Teneriferi bakarrik irabazi dio Bilbo Basketek. Bestalde, Rafa Martinezek atzo iragarri zuen ez duela taldean jarraituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.