EOSek Austriako Linz hirian eman du Europako birako aurreneko kontzertua

Euskadiko orkestrak Linz hirian emandako kontzertuaren une bat. EOS.
2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
MUSIKA. Danubio ibaiaren ertzean, Linzeko Brucknerhaus aretoan abiatu du EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Europan zehar egunotan egiten ari den bira. Iragarri moduan, Aita Donostiaren Meditazioa obrarekin ireki zuen atzoko ekitaldia; pieza hori jendaurrean jotzen zuten lehendabiziko aldia zen orkestrarentzat. Izan zen ustekaberik. Mojca Erdmann sopranoa ondoezik sentitu, eta programa aldatu behar izan baitzuten azken orduan: Mozarten ordez, Elgarren Enigma bariazioak obra jo zuten. Munichen (Alemania) izango dira gaur, eta Bregenzen (Austria) joko dute etzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.