Hamazazpi migratzaile hil dira Mediterraneoan

2018ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
MELILLA. Gutxienez hamazazpi migratzaile hil ziren atzo Europara bidean Mediterraneo itsasoan jasandako bi ezbeharretan. Horietako batean hamahiru pertsona hil zirela jakinarazi zuten Espainiako agintariek. Salbamendu taldeek bi txalupa noraezean aurkitu zituzten Afrika iparraldeko Melilla hiritik 32 kilometrotara; bederatzi gorpu uretatik atera zituzten, eta beste lau Melillako portuan hil ziren. 80 migratzaile bizirik atera zituzten ontzietatik.

Espainia hegoaldeko Cadiz hiritik gertu, berriz, lau gorpu aurkitu zituztela jakinarazi zuen Guardia Zibilak. 40 lagun inguruko txalupa batean zihoazela esan zuen iturri horrek; 22 erreskatatu zituzten, eta gainerakoak desagertutzat jo zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.