Sei egileren filmak erakutsiko dituzte WIP Latam sailean

Yennifer Uribe Alzateren Sandra filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
2022ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
ZINEMA. Donostiako 70. Zinemaldiak sei egileren filmak hautatu ditu WIP Latam sailean erakusteko: Martin Benchimol argentinarrak bakarka zuzendu duen ez-fikziozko lehen lana, El castillo ; Guto Parente zuzendari eta gidoilari brasildarraren Estranho Caminho ; Laura Plancarte artista bisual eta dokumentalista mexikarraren lehen lan luzea, SueƱo Mexicano; Davi Pretto zuzendari brasildarraren hirugarren lana, behin-behineko izenburutzat Casa no Campo duena; Felipe Carmona txiletar antzerkilari eta film laburren egilearen lehen lan luzea, Penal Cordillera; eta Yennifer Uribe Alzate kolonbiarraren lehen lana, Sandra.

Sei filmak postprodukzio fasean daudenez, profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte jaialdian, irailaren 19tik 21era, eta WIP Latam Industria aria zein EGEDA Platino Industria saria irabazteko hautagai izango dira guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.