ZUZENDARIARI

Legea bete egin behar da: Aytaç Unsal abokatua berehala askatu behar da

Ceren Uysal eta Urko Aiartza
2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Aytaç Unsal abokatu turkiarrak, Ebru Timtik bere lankidearekin batera, heriotza baraua hasi zuen epaiketa justua eskatzeko. Biek hala biek, Turkiako beste abokatu batzuekin batera, etengabeko jazarpena jasan dute abokatu gisa egindako lanagatik. Aytaç Unsal 215. gose greba egunean askatu zuten, 2020ko irailaren 3an, Ebru Timtik hil ondoren, espetxeko baldintzetan bere osasuna kaltetuaizango zelako. Ondorioz, epaiaren betearazpena atzeratu egin zuten, «bere onera etorri arte» eta bere osasuna berrezarri arte.

Hala ere, Aytaç Unsal berriro atxilotu zuten bere tratamendu medikoarekin jarraitzen zuen bitartean, hau da, sendatu aurretik. Legea urratuz, Auzitegi Gorenak emandako exekuzioa atzeratzeko erabakia bertan behera utzi zuten, eta berriro espetxeratu zuten.

Erabaki hori Turkian indarrean dagoen barne zuzenbidearen aurkakoa da, baita ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen xedapen lotesleen eta Turkiak berretsi dituen itunen aurkakoa ere.

Aytaç Unsalek osasun arazo larriak ditu bere gose greba luzearen ondorioz. Aytaç Unsal, gaur egun, isolamenduan dago Edirne espetxean (segurtasun handikoa), bere tratamendua blokeatuta dago eta ez zaizkio ematen bere tratamendurako beharrezkoak diren medikamentuak, eta horrek are gehiago arriskuan jartzen du bere osasuna.

Aytaç Unsalen osasuna ez da egokia espetxeko baldintzetan egoteko. Gainera, ezin da espetxeko baldintzetan tratatu. Horregatik, bere bizitzaz kezkatuta gaude, eta Turkiako agintariek aplikatu beharreko legea berehala betetzea eta Aytaç Unsal askatzea eskatzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.