ZUZENDARIARI

Besteen iritziak desitxuratzea, gezurra eta manipulazioa

Alberto López Basaguren.
EHUko irakaslea
2021eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Zuzendari hori: joan den ostiralean, maiatzak 21, zuzentzen duzun egunkarian Pello Igeregik sinatutako artikulua argitaratu zenuten (Euskaldunak, bazterrean eta isilik), non kritikatzen baitzuen guk, EHUko adiskide batzuek, idatzi genuen artikulua (Zentzuzko hizkuntza politika baten alde).

Lerro hauen asmoa ez da Igeregik sinatutakoan esaten denarekin polemikansartzea. Helburu bakarra dut: nire ahoan—edo luman— espresuki jartzen duen esaldia —komatxoen artean jartzen baitu— gezurra eta manipulazioa dela aldarrikatzea. «Ez da posible 12 lanpostutan hizkuntza eskakizunak ezartzea euskararen erabilera %8koa den herri batean» esan —edo idatzi— omen nuen, berak dioenaren arabera; horretan oinarrituta ateratzen du, itxuraz,bilatzen ari zen bere gustuko ondorioa: «hots, euskararen erabilerak %8tik gora egin dezan ezin da baldintzarik sortu».

Nik ez dut inoiz horrelakorik idatzi edo esan —ikus Diario Vasco-n maiatzaren 14an agertutako nire adierazpenak—. Itxuraz, Igeregik ez du inolako interesik ulertzeko artikulu hartan esaten genuena; bakarrik interesatzen omen zaio bere iritziak sendotasun eztabaidaezinaren itxura har dezala; eta, horretarako, antza, besteon iritziak desitxuratu behar ditu, gezurra eta manipulazioa erabilita. Kontu txarra norberaren iritzia sendotu nahian aurkariak esandakoa manipulatu behar denean. Eremu akademikoan —gurean— besteek esandakoa manipulatzen duena deskalifikatuta dago. Agian, Igeregiren munduan itzal handiagoa hartzen du bide horretatik abiatzen denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.