Baskoniak onbidera itzuli nahi du gaur Euroligan, Alba Berlin mendean hartuta

2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak galdu egin zituen aurreko astean Euroligan jokatutako bi partidak, Fenerbahceren eta Maccabiren kontra. Bada, zortzi onenen artean sailkatzeko borroka horretan segitzeko, Dusko Ivanovicen taldeak garaipena lortu beharra du gaur. Alba Berlin hartuko du, Buesa Arenan (21:00). Pandemiagatik atzeratutako norgehiagoka jokatu zuten duela bi aste bi taldeek Alemanian, eta etxekoak izan ziren nagusi. Ivanovic argi mintzatu zen atzo: «Ezin ditugu askoz partida gehiago galdu hurrengo fasean egon nahi badugu. Defentsan ondo aritu beharko dugu irabazteko. Ez zaigu komeni joan-etorriko partida zoro horietako bat izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.