Sortuk Brouard eta Muguruza oroituko ditu

2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
BILBO. Azaroaren 20an 35 urte beteko dira Santi Brouard hil zutenetik, eta 30 urte Josu Muguruza hil zutenetik. Horregatik, manifestaziora deitu du Sortuk, azaroaren 20an, Bilboko Arriaga plazatik abiatuta (19:00), Oker zebiltzan, oker dabiltza, geldiezinak gara! lelopean. Sortuk uste du Espainiako Estatuak urte askoan erabili dituela tresna gisa «gerra zikina, tortura, legez kanporatzeak, hedabideen itxiera, sakabanaketa, eskubide zibil eta politikoen murrizketa», ezker abertzaleak uko egin ziezaion «haustura demokratikoaren» aldeko hautuari.

Sorturen idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek esan duenez, trantsizioaren garaian ezker abertzaleak ezinbesteko ikusi zuen «haustura demokratikoa egitea frankismoaren oinordekotzarekin». Rodriguezen arabera, «errepresioak» ez du lortu ezker abertzalea desagerraraztea edo makurraraztea.

Are gehiago: haren ustez, haustura demokratikoaren aldeko hautu hori «ezker abertzaleak bakar-bakarrik» sustatu zuen urte askoan, eta orain, berriz, «estatuko nazioetako indar politiko subiranista guztiek egiten dute bat»; Llotja de Marreko Adierazpena aipatu du horren froga gisa. Elkarlanaren bidetik joko dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.