Zarautzen langile bat hil da istripuz, eta Zestoan beste bat

Zestoan, mozten ari zen zuhaitza gainera erori zaio gizon bati; Zarautzen, berriz, garabi batetik erori da beste bat

Zarauzko lan istripua, atzo. ONINTZA LETE / UROLA KOSTAKO HITZA.
2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
ZARAUTZ. Astelehen beltza izan zen atzokoa lan istripuen zerrendari dagokionez. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bi ezbeharren berri eman zuen, eta bietan gertatu zen langile baten heriotza. Sailaren arabera, 09:50ean, Zestoan (Gipuzkoa), arbolak mozten ari zen langile bati zuhaitz bat erori zitzaion gainera. Oso zauri larriak egin zizkion, eta heriotza eragin zioten. Ostera jakindako informazioei jarraikiz, 50 urte inguruko gizonezkoa da hildakoa. Osalanek ikerketa zabaldu du.

Ezbehar hori izan eta ordu batzuk geroago, 14:00ak aldera, kilometro gutxira, Zarautzen (Gipuzkoa) hain zuzen, 30 metrotik erori zen beste langile bat, eta hil egin zen. Jarraian, langilea igota zegoen garabia bera erori zen, eta beste pertsona bat zauritu zuen.

LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, beharrean hildako hamazazpigarren eta hemezortzigarren langileak dira atzokoak. Apirilean, bost behargin hil ziren lanean; horietatik lau heriotza ez-traumatikoak izan ziren. Apirilaren 3an izan zen azken lan istripu hilgarri traumatikoa, Zigoitian. 61 urteko gizonezko bat araztegi batera erori zen Gorbeia merkataritza gunean.

Maiatza beltzez margotu dute atzoko istripuek; hil osoan ez da izan istripurik atzo arte, baina joera positiboa eten da bat-batean. Azken lan istriputik hilabete igaro da. Apirilaren 20an izan zen azkena, Gasteizen: Sidenor enpresan garraiolari bat hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.