Ibaizabaleko tunelaren proiektua adjudikatu dute

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak Idom, Sener eta Euskontrol enpresei adjudikatu die Portugalete eta Leioa (Bizkaia) lotzekoa den hiru kilometroko urpeko tunela diseinatzeko proiektua, 8,9 milioi euroren truke. Imanol Pradales Bizkaiko Garapen Ekonomikorako diputatuak ohar batean jakinarazi duenez, enpresek 36 hilabeteko epea edukiko dute.

Bea Ilardiak, Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduren bozeramailea denak, aldundiaren jokabidea kritikatu du, eta eskatu dio «berriro» aztertu dezala zeintzuk diren 2020ko «lehentasunezko inbertsioak». Ohar batean gogoratu du asteon «20 milioi euro» iragarri dituela azpiegituretarako, «eta bost bakarrik enplegu planerako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.