Tabakalerako langileek hitzarmen bat lortu dute

Berria -

2019ko martxoak 27
LAN GATAZKA. Donostiako Tabakalerako langileek hitzarmen berri bat sinatu dute. Batez besteko soldata % 12 igotzea eta urteko lanaldia modu mailakatuan 1.700 ordutik 1.625 ordura jaistea onartu dute, besteak beste. Bertako Ubik liburutegiko langileek 95. greba eguna izan zuten atzo; azpikontratatuak izanik, ez zaizkie hobekuntzak aplikatuko.