Van der Poel nagusi Europako Txapelketan

2019ko azaroaren 11
00:00
Entzun
ZIKLO-KROSA. Hirugarrenez, Mathieu van der Poelek irabazi-du ziklo kroseko Europako Txapelketa. Atzo jokatu zen lasterketa, Silvellen, Italian, eta Herbeheeretako txirrindulariak ez zuen huts egin. Baina uste baino gehiago sufrituta nagusitu zen. Izan ere, euriak eta lokatzak are gogorragoa egin zuten ibilbidea. Zazpi buelta eman behar izan zioten ibilbideari, eta Van der Poelek Belgikako txirrindulariei nagusitu zitzaien. Izan ere, lehen hamar sailkatuetatik sei herrialde horretakoak izan ziren. Azken metroetan duen indarra erabakigarria izan zen. Eli Iserbyt izan zen bigarrena, hiru segundora; Laurens Sweeck hirugarren, 20 segundora. Emakumezkoetan, Yara Kastellin gailendu zen; Eva Lechner izan zen bigarrena , 12 segundora; eta Annemarie Worst hirugarrena, 41era.

Bestalde, Karrantzako ziklo-krosa jokatu zen atzo, Euskal Herriko proba garrantzitsuenetako bat. Ikuskizun polita izan zen. Gizonezkoetan, Kevin Suarez nagusitu zen; emakumezkoetan, Aida Nuño.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.