EMBko langileek protestan jarraitzeko asmoa azaldu dute

TRAPAGARAN. Aparkabisak Trapagaranen duen aparkalekuan EMB konpainiaren 80 autobus sabotatu zituzten atzo. Pinturaz margotu zituzten autobusen kristalak eta ispiluak, lan hitzarmen berri baten aldeko mezuekin. Ezkerraldean eta Meatzaldean ematen du autobus zerbitzua EMBk, eta enpresako langileek laugarren greba eguna zuten atzo. Lan hitzarmen berrian hobekuntzak nahi dituzte. Sabotajearen ondorioz, autobus zerbitzua etenda geratu zen bi eskualde horietako hainbat lineatan.
Langileen ordezkarien arabera, ez dute inoiz horrelako ekintzarik defendatuko. Baina mobilizazioetan jarraitzeko prest daude EMBko langileak. Beste hainbat greba hitzartuak dituzte, eta deus konpontzen ez bada gehiago ere egiteko asmoa dutela adierazi dute.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.