ELAk protesta egin du etxebizitza duinak eskatzeko

Iruñean eta Bilbon egin dituzte protestak, eta Ainbnb eta antzeko plataformen gorakadaz ohartarazi dute

Protesta egin dute Iruñean. ELA.
2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute dozenaka lagunek Bilboko Unamuno plazan eta Iruñeko Sarasate pasealekuan, ELAk deituta. Airbnb kanpora, pertsonentzako etxebizitza duinak orain, izan da erabili duten leloa. «Hirien turistifikazioan» ipini du arreta sindikatuak, eta Airbnb-ren moduko plataformen «gorakadaz» ohartarazi du.

Alokatzeko etxeen eskaintza urriak prezioak gora egitea eragin duela salatu du ELAk. Emandako datuen arabera, Airbnb plataforman, gaueko batez besteko prezioa 180 euro da. Eusko Jaurlaritzaren politika kritikatu du sindikatuak, eta zehaztu dute 2022ko aurrekontuaren %0,2 «baino ez» zela erabili etxebizitzarako, eta alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza %2,6 dela; «Europakoa, batez beste, %7,4 da, eta Herbehereetakoa, %34,1».

Sindikatuak salatu du 8.000 etxebizitza daudela hutsik Bilbon, eta 350 pertsona kalean bizi direla. Nafarroa Garaian 25.000 dira hutsik daudenak, eta 350 etxegabetze baino gehiago egiten dira urtean.

Egoera horri aurre egiteko, Euskal Herriko etxebizitza sozialak «nabarmen» ugaritzeko beharra dagoela esan du ELAk, eta gastu publikoa BPGaren %2ra igotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.