Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Kirola Lietuvosen aurka garaipena behar du Bilbo Basketek

Publizitatea

Kirola

Lietuvosen aurka garaipena behar du Bilbo Basketek

 

2017-11-15 / Berria

SASKIBALOIA. Eurokopako datorren faserako sailkapena are gehiago ez zailtzeko, garaipena behar du gaur Bilbo Basketek etxean, Lietuvos Rytasen aurka (20:30, ETB1). Carles Duranen taldeak garaipen bakarra du multzoan, eta azken aurrekoa da sailkapenean lau porrot eta garaipen bakarrarekin. Hain zuzen ere, lehen jardunaldian lortu zuen garaipen hori, Lietuvosen kantxan.

Estu dago multzoa, Lietuvosek bi irabazi baititu, eta hirugarren baitago. Multzoa hala amaituko balitz aurrera egingo luke talde lituaniarrak. Beraz, gaur irabaziz gero, Bilbo Basket bete-betean sartuko litzateke sailkapenerako borrokan. Galduz gero, berriz, oso zail izango luke aurrera egitea. Izan ere, ligaxkako azken lau partidetatik hiru, Miribillatik urrun jokatu behar ditu. «Badakigu Lietuvosek hobetu egin duela, baina han bezalako arreta eta intentsitate handiz jokatu behar dugu. Ezinbestean irabazi behar dugu», adierazi zuen atzo Axel Hervellek.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak