Hivertek irabazi du Miguel Indurain saria, bi kilometro falta zirela eraso eginda

Jonathan Hivert, garaipena ospatzen, atzo. JESUS DIGES / EFE.
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Jonathan Hivert (Direct Energie) gailendu zen atzo Miguel Indurain sarian, Lizarran (Nafarroa). 30 kilometro falta zirela osatu zen ihesaldi erabakigarria. Han ziren, besteak beste, Omar Fraile eta Gorka Izagirre (Astana) eta Mikel Nieve (Mitchelton Scott).Bi kilometro falta zirela jo zuen erasoa Hivertek. Luis Leon Sanchez (Astana) izan zen bigarren, eta Sergio Higuita (Euskadi Fundazioa) hirugarren. Gaur korrituko da Flandriako Tourra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.