53

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
PERTSONA ATXIKIAK

Hendaiako atxikitze zentroa apirilaren 4an berriz ireki dutenez geroztik, 53 pertsona dituzte han giltzapetu. Maroko, Aljeria, Sudan, Ginea, Turkia eta Europako ekialdetik datozen pertsonak dira. Lau beren sorterrira kanporatu dituzte. Hamabost askatu dituzte, prozedura akatsen ondorioz. Giltzapetu guztien artean hamar bat mugan atxilotu dituzte edo Hendaiako autobus geltokian. Gaineratekoak, Frantziako Estatuko beste departamenduetatik ekarri dituzte. Atxikitze zentro guztiak gainezka daudela salatu du Cimadek. Gaineratu du 53 horien artean bost adingabe daudela, bi oraindik barnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.