Tokiko eszena «bultzatzen» jarraituko du Arriagak

Datorren sasoiko ekoizpen propioen artean, 'Orgia' eta 'La lucha por la vida' nabarmendu dituzte

2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Bilboko Arriaga antzokian 2022-2023ko denboraldian egingo dituzten ikuskizunen programazioa aurkeztu zuten atzo, eta proposamen artistikoen kalitatea nabarmendu zuten. Hala, tokiko eszena «bultzatzen» jarraituko dutela adierazi zuten.

Datorren sasoiko ekoizpen propioen artean, Orgia eta La lucha por la vida azpimarratu zituzten. Opera berri bat da Orgia, Pier Paolo Passoliniren obran oinarritua. 2023ko ekainean estreinatuko dute. Pio Barojaren La lucha por la vida antzezlana, berriz, Jose Ramon Fernandezek egokitu du, eta Ramon Bareak zuzendu; otsailean estreinatuko dute, euskal antzezle zerrenda «luze» batekin: besteak beste, Itziar Lazkano, Ione Irazabal, Maria Cerezuela, Alfonso Torregrosa, Mikel Losada, Arnatz Puertas eta Aitor Fernandino. Antolatzaileen arabera, ekoizpen berrien eszenaratzea funtsezko zutabeetako bat izango da oraindik ere. Era berean, tokiko eta nazioarteko askotariko dantza, musika eta antzerki emanaldiak taularatuko dituzte: Lear, Las que fueron silencio, Lavinia, Souvenir, Zarra, CreAcción, Sheherezade, eta Opereta - Una noche en Viena, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.