Kereila kriminala, Iruñeko 1978ko gertaerak argitzeko

Elkarteko kideak, agerraldian.
Elkarteko kideak, agerraldian. J.M / FOKU

Berria -

2019ko urtarrilak 23
IRUÑEA. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteak kereila kriminala aurkeztu zuen atzo Nafarroako epaitegian 1978ko sanferminetako gertaeren arduradunen kontra. Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia, eta Guardia Zibileko eta Espainiako Poliziako zenbait bururen kontrakoa da kereila.

Iruñeko Udalak bultzaturiko Egiaren Batzordeak ikertu zituen iaz gertaerak, eta gomendioa egin zuen Kereila Kriminal bat aurkezteko. Lurdes Etxeberria abokatuak Iruñeko gertaerak frankismoak garai bertsuan egindako gizateriaren kontrako krimenen barruan kokatu behar direla adierazi zuen, eta gogorazi zuen, auzia artxibatua egonagatik, nazioarteko zuzenbideari jarraiki, preskribaezinak diren delituak direla gizateriaren aurkakoak —Iruñeko Udala kereilara biltzea aztertzen ari da—. Fermin Rodriguez, poliziak hildako German Rodriguezen anaiak, azpimarratu zuen 40 urte igaro direla justiziarik egin gabe: « Egia, justizia eta ordaina eskatzen ditugu».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna