Formatu txikiko hamasei antzerki, maiatzean Donostian

Bakarrizketak, magia saioak eta musikalak izango dira Poltsiko Antzerkiaren Jaialdian, hiriko hainbat tokitan.

2022ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Maiatzaren 5etik 22ra bitarte egingo dute Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdia, Donostian, Donostia Kulturak eta kultur etxeen sareak antolatuta. Formatu txikiko hamasei ikuskizunen 34 emanaldi programatu dituzte: hamazazpi euskaraz, eta hamazazpi gaztelaniaz. Antzerkia aretoetatik ateratzeko asmoz, bestelako guneetan egingo dituzte saioak; asko, tabernetan.

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanak irabazi du aurten jaialdiaren sorkuntza saria, eta hilaren 7an estreinatuko dute, Kontadores topagunean. Andoni Mutiloaren Sex sua izango da jaialdiko beste estreinaldia; maiatzaren 14an emango dute aurrenekoz, Igeldoko ikastetxean.

Gainontzean, Imanol ItuiƱoren Magia parrastan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Luze edo motz, Kidam magoaren Sekreturik ez eta Nerea Arriolaren Carmen-en zai izango dira jaialdian, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.