Ikuskizunetako ekoizleak eta teknikariak, larri

2020ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
MUSIKA. Koronabirusaren krisiarekin emanaldi oro bertan behera gelditu ostean, ikuskizunetako ekoizleak lanik gabe gelditu ziren, eta oraindik ezin dute jakin noiz itzuliko diren jardunera. Hori dela eta, udalei eskatu diete ez dezatela bertan behera utzi kultur programazio osoa, eta ikuskizunak programatu ditzateka, eredu berriak bilatuta: «Edukiera mugatua duten ekoizpenetan lan egitera moldatzea proposatzen dugu, ekoizpen deszentralizatuak egitea eta alternatiba gisa bertako eta inguruko artistekin lan egitea».

Ildo beretik, ikus-entzunezko teknikariak ere lanik gabe daude, eta salatu dute erakundeen aldetik jasotzen ari diren «utzikeria». Azaldu dute ezin dituztela eskuratu Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak kulturgileentzat prestatutako laguntza bereziak, eta horien oinarriak aldatzeko eskatu dute. «Batetik, laguntza horietakoren bat lortzeko aukera izateko; eta, bestetik, normaltasunera itzuli arte laguntzak luza ditzaten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.