Arteagaren alde egin du Asegarcek sanferminetan

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
PILOTA. Axier Arteaga aurrelari lasartearra izango da berritasunik handiena sanferminetako binakako torneoan. Asegarcek lau eta erdiko torneotik kanpo utzi zuen, baina, ekaineko etenaren aurreko azken partidetan maila ona eman zuenez, enpresak haren aldeko apustua egin du. Arteaga eta Jon Ander Albisu A multzoan egongo dira. Multzo berean ariko dira Olaizola II.a-Imaz eta Irribarria-Zabaleta. Imazentzat ere lehen parte hartzea da Iruñeko torneoan. B multzoan, berriz, Ezkurdia-Zabaleta egungo binakako txapeldun eta iazko irabazleak, Urrutikoetxea-Larunbe eta Altuna III.a-Martija egongo dira. Deigarria da Asegarcek Oinatz Bengoetxea kanpoan utzi izana, ez baitago min hartuta. Unai Lasok ere aukera izan zezakeela zabaldu zen.

Uztailaren 7an hasiko da feria, lau eta erdiko finalarekin, eta 14ra arte jokatuko da. Ardoaren desafioa uztailaren 13an izango da. Jaialdi horretan, Jon Mariezkurrena atzelariak debuta egingo du profesionaletan. Bengoetxea izango du alboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.