Bidasoak 30-26 hartu du mendean Benidorm

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Asteburuan Puente Genilen aurkako porrotak utzitako aho zapore txarra garaipen batekin gozatu du Bidasoak. Irungo taldeak Benidormen aurka jokatu zuen atzo Artalekun, eta lau golengatik irabazi zuen: 30-26. Atzoko garaipenarekin, bigarren postua sendotu du Bidasoak.

Koronabirusa dela-eta atzeratutako 12. jardunaldiko partida zen atzokoa. Jacobo Cuetararen taldeak lehen zatian erabaki zuen lehia. 10. minuturako, hiru golen aldea zuen, eta, atsedenaldirako, bikoiztu egin zuen errenta hori: 20-14. Bigarren zatia motelagoa izan zen. Ondo kudeatu zuen errenta Bidasoak, baita handitu ere. Eta azken minutuetan Benidormek estutu egin zuen arren, bi puntuak zakuratu zituzten gipuzkoarrek.

Gaur jokatuko du Anaitasunak 10. jardunaldiko atzeratutako partida, Granollersen kontra, Iruñean (20:00). Quique Dominguez teknikaria baikor dago: «Aurkari gogorra izango dugu aurrean, baina ezarritako bide orriari jarraitzen ari gatzaizkio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.