Bilboko hilketen susmagarriak Katalunian ere eraso egin zuen

Bi gizonek mossoengana jo dute, hedabideetan Bilboko hilketen ustezko egilea ezagutu eta gero

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 6an jakinarazi zuenez, Ertzaintza Bilbon hilik agertutako sei gizonen heriotza ikertzen ari da. Susmagarritzat jo zuten gizonezko batek bere burua aurkeztu zuen polizia etxean, eta epaileak espetxeratzeko agindu zuen. Atzo, ordea, La Vanguardia egunkariak jakinarazi zuen Katalunian ere identifikatu dutela ustezko hiltzailea; antzeko erasoen biktima izan ziren bi gizonezkoren testigantzak jaso ditu. Orain, kasu guztien arteko lotura posibleak ikertzen ari dira.

La Vanguardia-k zabaldu duenez, ustezko hiltzailea gizonekin harremanak izateko Grindr aplikazioaren bidez jarri zen kontaktuan Kataluniako biktimetako batekin. Haren etxean elkartu, eta estasi likidoaren bitartez biktima konorterik gabe uzten saiatu zen. Lortzen ez zuela ikusita, hura itotzen eta buruan jotzen ahalegindu zen, baina, azkenean, biktimak erasotzailea etxetik kanporatzea lortu zuen. Beste biktima batek ere antzeko esperientzia bat izan zuen. Edari batzuk hartu ondoren, 11 ordu igaro zituen lotan, eta, esnatzerakoan, kutxa gotorretik 300 euro lapurtu zizkiotela konturatu zen.

Droga trafikatzailea izateagatik ere identifikatu du Bilboko gizonezkoen ustezko hiltzailea Kataluniako beste herritarbatek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.