Koronabirusa

650 hildako eta 11.184 kutsatura iritsi da jada Euskal Herria

2020ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
AZKEN DATUAK. Koronabirusaren pandemiaren azkeneko egunotako datuak hobetu egin dira Euskal Herrian, baina hildako eta kutsatuek ugaritzen jarraitzen dute oraindik. Atzo 53 lagun hil ziren COVID-19 gaitzak jota Euskal Herrian —horietako bat osasun langilea—, eta bertze 498 lagun kutsatu ziren. Guztira 650 dira jada hildakoak, eta pandemia Euskal Herrira ailegatu zenetik kutsaturiko lagunak, berriz, 11.184.

Herrialdeka, Bizkaian daude kasu gehien: atzo berrehun kasu gehiago zenbatu zituzten, eta 4.224 dira kutsatuak guztira. Nafarroan 2.972 kasu daude (+136), Araban 2.539 (+92), Gipuzkoan 1.424 (+68). Ipar Euskal Herriko datuak ez dira zehatzak, baina atzoko datuen arabera 21 ziren Lapurdiko kasuak, eta Zuberoan eta Nafarroa Beherean bina zeuden. Hego Euskal Herrian ospitaleratuta zeudenak 2.439 lagun ziren atzo, eta orotara sendaturikoak edo alta emandakoak 3.409 pertsona dira. Ipar Euskal Herriko datu zehatzik ez du ematen Akitaniako Osasun agentziak. Pirinio Atlantikoetan 77 daude ospitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.