Aldaregia-Mujikak aise irabazi dute San Fermin torneoa

Aldaregia eta Mujika. I. ZABALETA / FOKU.
2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
PILOTA. Atzo jokatu zen Ados Pilota elkartearen San Fermin torneoko finala, Labriten, eta, Aldaregia-Mujikak jantzi zuten txapela, Arrieta-Mendibururi 22-12 irabazi ostean. Partida bizi-bizi hasi zen, baina zortzinako berdinketaren ondoren, Aldaregia-Mujikak zazpi tanto segidan egin zituzten, eta hortik aurrera lehia kontrolpean izan zuten. Arrieta-Mendiburu deseroso aritu ziren, bikote garailearen mesederako. Gisa horretara heldu ziren 22. tantora.

Bestalde, goi mailako lau bikote lehiatuko dira Andre Maria Zuriaren torneoan, Ogetan. Atzo aurkeztu zuten txapelketa, Gasteizen, eta abuztuaren 5ean emango zaio hasiera. Lehen finalerdian, Unai Laso-Ander Imazek eta Jon Ander Peña II.a-Jon Ander Albisuk elkarren aurka jokatuko dute (22:15).

Bi egun geroago, abuztuaren 7an, Jokin Altuna III.a-Beñat Rezusta eta Joseba Ezkurdia-Jose Javier Zabaleta ariko dira bigarren partidan, aurrez aurre (17:00). Bi neurketako irabazleak finalean izango dira, txapelaren lehian, abuztuaren 9an (22:00), Ogetan bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.