Emakumeen Ligari profesionalizatu izaera eman diote

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. Duela aste batzuk Kluben Elkarteak eginiko eskariaren parte bat onartu du Espainiako Federazioak: Espainiako Lehen Mailari eta Bigarrenari profesionalizatu izaera eman die. Horretarako, federazioak estatutuak aldatu ditu.

Lan hitzarmena lortu eta gero, beste urrats bat da emakumeen futbolaren profesionalizazioaren bidean. Izan ere, izaera hori izanda, txapelketen oinarrietan hainbat baldintza ezarriko dira aurrekontuei eta futbolarien eta entrenatzaileen lan baldintzei eta eskubideei dagokienez. Baina ez da klubek guztiz eskatzen zutena: profesionalizatu baino gehiago, profesional izendatzea nahi zuen. Horri esker, federazioarekiko autonomia handiagoa izango lukete erabakiak hartzeko orduan, berriro ere koronabirusaren pandemiarekin gertatu dena ez errepikatzeko. Izan ere, klubek ez zuten txapelketa bertan behera uztea nahi, baina federazioak amaitutzat eman zuen.

Bestalde, Espainiako Federazioak UEFAri proposatu dio Anoetan eta San Mamesen jokatzea Emakumezkoen Txapeldunen Ligako Zortziko finala. Abuztuaren 21 eta 30 artean litzateke, eta neurketak ateak itxita jokatuko lirateke. Datorren asteazkenean duen batzorde eragilearen bileran har dezake UEFAk horri buruzko erabakia.

Vanesa Gimbertek, berriz, beste urtebeterako luzatu du kontratua Athleticekin. 41 urterekin, segitzea erabaki du. Ā«Erretiro hartzeko eguna iritsiko da, baina ez orain. Taldeari ekarpena egiten jarrai dezaketĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.