Bilbo Basket ezinean aritu da Zaragozan: 84-61

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Aukerarik ez zuen izan atzo Retabet Bilbo Basketek Zaragozan (Espainia), ACB ligako bosgarren jardunaldiko partidan. 84-61 galdu zuen, oso itxura eskasa emanda. Bizkaitarrek goitik behera egin zuten, bikain hasi baitziren: 0-9. Baina minutuek aurrera egin ahala, etxeko taldea gailenduz joan zen, eta hirugarren laurdenean jada erabakita utzi zuen lehia, hamasei punturen aldea lortuta: 53-37. Ez zen susperraldirik izan, eta behera egin beharrean, gora egin zuen aldeak.

Kirolbet Baskoniak, berriz, gaur jokatuko du, etxean, Betisen aurka (12:00). Gasteiztarrek kosta ahala kosta irabazi behar dute, oso bolada txarrean baitaude: galdu egin dituzte azkeneko lau partidak. Berriro galduz gero, kinka larrian legoke Velimir Perasovicen etorkizuna.

Espainiako Ohorezko Mailan, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Gipuzkoak irabazi egin zuten atzo: gernikarrek 66-43 hartu zuten mendean Cadi La Seu, eta donostiarrek 59-58 Duran Maquinaria Ensino, luzapeneko azken segundoan. IDK garaipen premian zen, galdu egin baitzituen lehen lau partidak. RPK Araskik, berriz, galdu egin zuen, 56-58, Gironaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.