Realak bost denboraldirako fitxatu du Mikel Merino

Erdilari iruindarrak esan du «oso pozik» dagoela eta «guztia» emango duela taldea eta bera haz daitezen
Mikel Merino eta Jokin Aperribai, atzo, kontratua sinatu berritan.
Mikel Merino eta Jokin Aperribai, atzo, kontratua sinatu berritan. REALA

Berria -

2018ko uztailak 13
FUTBOLA. Ia eginda zegoena baieztatu zuen atzo Realak: Mikel Merino fitxatu duela. Realak eta Newcastlek akordioa lortu dute erdilari iruindarrak Donostian joka dezan, eta klubak eta Merinok bost denboraldirako hitzarmena adostu dute, 2023ko ekainaren 30era arte. Merino Donostian dago, eta gaur egingo du lehen entrenamendua. Hurrengo egunetan aurkeztuko dute.

«Oso pozik» dago Merino Realarekin sinatzeagatik, klubak «proiektu polita» baitu. «Barruan dudan guztia emango dut taldea eta ni haz gaitezen», esan zuen atzo.

22 urte ditu Merinok, eta helburu zehatz bat: jokatzea. Izan ere, orain bi urte Osasuna utzi zuenetik oso gutxi jokatu du. Lehen sasoian, Borussia Dortmunden, Thomas Tuchelek ia ez zuen aintzat hartu. Bederatzi partidatan soilik aritu zen. Horregatik, Alemaniako taldeak utzita bidali zuen Ingalaterrara, Newcastlera. Han, Rafa Benitezen konfiantza izan zuen, eta ingelesek fitxatu egin zuten. Gero, ordea, gutxi jokatu zuen: 25 partida. Gora egin nahi du Realean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna