Koronabirusa

Osasun mentaleko udal plangintzak eskatu ditu EP-IUk

2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Elkarrekin Podemos- IUk mozio bat baino gehiago aurkeztuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan osasun mentaleko plangintzak egin ditzatela eskatzeko. Koalizioaren iritziz, «prebentzioa eta zaintza komunitarioa sustatzen duten gainerako erakundeekin zeharkakoak diren eta koordinazioa ahalbidetzen dituen neurriak» jaso beharko lituzkete plan horiek. Herritar guztion osasun mentalerako oinarrizko eskubidea «bermatu»behar da, Elkarrekin Podemos-IUren hitzetan, eta arreta mota horren «egiturazko defizita» dago gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan. Helburu horrekin abian jarri dituen ekintzen barruan kokatu du udal plangintzen eskaera. Besteren artean, osasun mentalari buruzko lege proposamen bat ere erregistratu da Eusko Legebiltzarrean, «Euskadin osasun arreta unibertsala eta kalitatezkoa» bermatzeko. «Arau horrek garrantzi berezia izango luke udalentzat, erronka horri aurre egiteko aukera emango bailuke», erran dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.