Baskonia eta Bilbo Basket, jokoan ezer ez dutela

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak eta Bilbo Basketek ACB ligako azken faseko multzoetako azken jardunaldia jokatuko dute gaur. Bi taldeakjokoan ezer ez dutela ariko dira. Izan ere, arabarrek ziurtatua dute finalerdietarako sailkapena. Jokatzen lehenbizikoak izango dira, eta Joventut izango dute aukari (15:30). Bilbo Basketek, berriz, sasoiko azken neurketa izango du. Unicaja izango dute kontrario Alex Mumbrurenek.

Atzo egin zen, bestalde, datorren sasoiko Euroligako zozketak. Urriaren 2an hasiko da jokatzen Baskonia, Buesa Arenan, eta Real Madril izango du aurkari. Lehen zazpi partidetatik bost etxean jokatuko ditu Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak.

Ohorezko Mailako taldeek, berriz, hurrengo sasoirako multzoa osatzen ari dira. Gernikak fitxaketa baten berri eman zuen atzo: Paula Ginzo hegal pibotarena. 22 urte ditu, eta azken bi denboraldietan Al Qazeresen jokatu du. Bestalde, Araskik kontratua berritu dio Laura Pardori beste urtebeterako. Taldeko kapitaina da, eta eskarmentu handien duten jokalarietako bat, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.