Uber baimen bakoitzeko, 30 taxilari

2018ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
MADRIL. Uber, Cabify eta antzeko enpresen eta taxilarien arteko gatazkan, azken horien aldera lerrokatu da Espainiako Gobernua. Atzo onartutako lege dekretu batek muga zorrotzak jarri dizkie auto gidariduna eskaintzen duten enpresei eta aplikazioei: haietako bakar bat egon ahal izango du 30 taxi baimen bakoitzeko.

Muga hori jada agertzen zen Sustapen Ministerioaren arau batean, baina, orain, legean sartzea erabaki du Espainiako Gobernuak, beldur baita Auzitegi Gorenak ez ote duen arau hori indargabetuko. Praktikan, Uber, Cabify eta antzeko enpresetako auto gehiago daude egun, hamar taxiko bat, gutxi gorabehera, hainbat urtez ez baita araurik izan. Taxilariek hainbat protesta egin dituzte enpresa horien aurka, baimenik ordaindu behar ez dutenez, lehia desleiala direlakoan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.