IDK-k lehen garaipena lortu du Europan

2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK Euskotrenek beste mugarri bat ezarri du bere historian. Donostiako taldea lehen aldiz ari da jokatzen Europan, eta atzo lehen garaipena lortu zuen. Eurokopako multzoen fasean izan zen. Azu Muguruzaren taldeak 91-80 hartu zuen mendean Zabiny. Joy Adams izan zen partidako izarra. 21 puntu sartu zituen, eta 14 errebote jaso. Hala, garaipen bat eta porrot bat ditu IDK-k multzoen fasean. Antzera dago Lointek Gernika. Bizkaitarrek ezin izan zuten ezustea eman Veneziaren aurka, zeina txapelketa irabazteko hautagai nagusietako bat baita: 59-76 galdu zuten.

Bestalde, Surne Bilbo Basket 80-85 gailendu zitzaion Igokeari Txapeldunen Ligan, eta bere multzoko lider da, jokatutako hiru partidak irabazita. Cazoo Baskoniak, gaur, Maccabi hartuko du Euroligan (20:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.