Urraren tortura kasua Espainiako Kongresuan

Berria -

2017ko azaroak 29
MADRIL. Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibileko koronela Espainiako Kongresuan izan izan da, PPren finantzaketari buruzko batzordean. 1997an Kepa Urra torturatzeagatik zigortu zuten, eta 1999an Jose Maria Aznarren gobernuak indultatu zuen. Tortura kasu horri buruz atzo Oskar Matute EH Bilduko diputatuak eginiko galderari ez zion erantzun nahi izan.