Bidasoak irabazi egin du, eta Anaitasunak galdu

2019ko irailaren 7a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Oso modu desberdinean ekin diote Asobal Ligako bi euskal taldeek denboraldiari. Bidasoak, iazko joerari eutsi, garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Leonen. Jacobo Cuetararen taldea 27-33 nagusitu zen, goiko postuetan egoteko borrokan aurkari zuzena izan dezakeen Ademar Leonen pabiloian. Bigarren zatiaren azken txanpan erabaki zuten lehia irundarrek.

Anaitasunak, berriz, ezin izan zuen ezustea eman, eta alde handiz galdu zuen Bartzelona ahaltsuaren pistan: 42-25. Hasi eta buka nagusitu zen egungo liga txapelduna. Atsedenaldirako zortzi golez ziren aurretik:18-10, eta nafarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten kataluniarren joko emaria eteteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.