Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrerako martxarekin hasi da

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen eskutik, hainbat ekitaldi izango dira igandera bitartean

Martxako kideak, atzo, Zornotzatik abiatzerakoan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
2017ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
IGORRE. Zornotzan hasi, eta Igorren bukatu. Bizkaiko mendietan barna egindako martxarekin hasi zen, atzo, Gazte Akelarrea. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen eskutik, Sugarren dantzan independentziara leloarekin egingo da aurtengoa, atzo hasita, igandera bitarte.

«Ikusten dugu une honetan prozesu independentisa martxan jarri behar dela, independentzia ezkerretik ulertuta. Su txikiek elikatzen dute gazte akelarre hori. Herriz herri sortu diren alternatiba eta proposamenekin osatzen da independentziarako bidea», nabarmendu dute antolatzaileek. Eta egitarau oparo baten inguruan atondu dituzte egunak. Atzo gauean iritsi ziren Igorrera, eta han muntatu dute kanpalekua. Kontzertuak, ikastaroak, lehiaketak eta hitzaldiak. Sindikalismoa eta langileak, politika, feminismoa, lurraldetasuna, presoak... izango dituzte hizpide Eskola Politikoa izeneko gunean eta Gaztetxean. Azken gaua kanpalekuan egin ostean, igandean Gernikako Aberri Egunera joango dira Ernaikoak, eta Uztaritzekora Aitzinakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.