Halterofiliak ofizialtasunaren bidea hasi du

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
HALTEROFILIA. Euskadiko Halterofilia Federazioak nazioarteko federazioko (IWF) kide izateko eskaera egin du. Bruno Soto federazioko zuzendaritza batzordeko kideak iragan uztailaren 24ean egin zuen eskaera formala IWFren bulego nagusian, Hungarian. Federazioak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du lege prozesuari ekiteko, eta, printzipioz, elkarteko kide izatea eskatu du, Gales edo Ipar Irlanda diren bezala. Ez lituzke eskubide guztiak izango, baina nazioartean modu ofizialean lehiatu ahal izango luke.

Federazioaren aholkulari juridikoek IWFren arautegia aztertu, eta kide izateko bidea aurkitu zuten. Iñigo Ruiz de Azua Euskadiko Federazioko presidenteak atzo azaldu zuenez, IWFren batzar orokorrak eta Espainiako Federazioak dute azken hitza. Espainiakoari jakinarazi zioten eskaera, eta oraingoz ez dute erantzunik jaso. Ruiz de Azua, dena den, «baikorra» da: «Lehiatzen utziko digutela espero dugu. Laster Euskadin egingo dugun nazioarteko txapelketa batean parte hartzea da asmoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.